Kaixo berriro!!!
Internet-arekin hasiko gara, horretarako Web 2.0-ri buruz hitz egingo dut: zer den, zeintzuk diren beraren elementuak ...
Web 2.0, zerbitzu bat da eta sarean oinarritutako bigarren generazioa. Honek, enfasia jartzen du onlin-eko kolaborazioan, elkarreraginean eta erabiltzaileen artean informazioa konpartitzeko posibilitatean.
Web 2.0 baino lehen, Web 1.0 egon zen. Hauek dira beraien arteko desberdintasun garrantzitsuenak:
· Web 1.0-rekin erabiltzaileak, testuak, imajinak eta beste artxibo multimedia batzuk dituzten web orrialdeak ikusten ziren, baina web 2.0-rekin, beste erabiltzaile batzuekin konpartitu ditzakezu nahi duzun guztia: imaginak, informazioa …
· Informazioa nork sortzen duenarekin lotuta dago. Web 1.0-n, informazioa site-n sortzen zen eta bakarrik editoreek edo web master-ek sortzen zuten, web 2.0-n aldiz, erabiltzaileek informazioa sortu ahal dituzte eta site desberdinekin bateragarria da.
Beste alde batetik, mikromedio (internet-ak eskaintzen dizkizun programak) garrantzitsuenak edo gehien erabiltzen direnak aztertuko ditut:
· Web logs: nahi duzun informazioa igo eta nahi duenak irakur dezake. Honek, elkarrizketa egotea laguntzen du.
· Podcast: erradio programa batzuk dira mp3 formatuan eginak.
· Videocast: bideo artxiboak dira formatu mpg4 eginak.
· Wiki: jendea kolaboratzeko web gunea da. Ezagunena, Wikipedia (entziklopedia askea) da.
Amaitzeko, Ajax teknika zer den komentatuko dut internet-etik nabigatzen gaudenean batzuetan ateratzen delako: web bat zabalduta dugunean zerbitzariarekin komunikatzen da bigarren plano batean. Horrela, gertakariei erantzuten du orrialdea birkargatu barik.
Hau guztia, internet eta bereziki web 2.0-k, ondorio edo eragin batzuk dakar gure gizartean:
· Komunikabideetan eragina: medioen demokratizazioak norbanako bakoitzak egunkari batek duen potentzial berdina edukitzea eragiten du. Web log-ak eta onlin-eko irrati emisioak komunikabideekin lehiatzen dute, kostua txikiagoa delako (kontsumitzaileak ekoizlea da).
· Publizitate tradizionalean eragina: nahiz eta internet-en publizitatea jarri, blog-etan zuk nahi duzun iritzia eman dezakezu produktu bateri buruz, leku hori askera delako; librea.
· Internet masiboa bilakatzen ari da, gero eta erabiltzaile gehiago dituelako.
Egia da, ondorio hauek egon daitezkeela internet gero eta indar handiagoa duelako. Baina nire ustez, betiko metodoa (paperean agertzen dena) ez da desagertu behar ez delako berdina adibidez liburu bat orrietan irakurtzea eta ordenagailuan irakurtzea. Beste alde batetik, gauza guztiak ordenagailuarekin erabili behar badira, azkenean begietan arazo larriak egongo dira; bereziki ume txikietan.
Azaldu dudan guztia (eta gauza gehiago), bideo honetan agertzen da. Gazteleraz dago.
Beste bideo bat jarriko dut zehatzago azaltzen duena (berriro ere, gazteleraz dagoen bideo bat da).
No hay comentarios:
Publicar un comentario