Adi! teknologia etorkizuna da eta!

lunes, 20 de diciembre de 2010

Informazioaren kudeaketa: L.Hrako materiala

Kaixo lagunok!!

Konpetentzia digitalak, beste egunetan esan dudan bezala, oso garrantzitsuak dira.
Hasteko esan beharra dugu, gaitasun instrumental batzuk direla, hau da, oso ondo jakin behar dugula aparatu eta aplikazio hauek nola funtzionatzen diren. Bigarrenik, interneten informazio asko dagoenez, garrantzitsua da informazio erabilgarriena zein den aukeratzea, bilatzea eta aztertzea.

Hau guztia esanda, esan dezakegu, TTBBen bitartez komunikatzea eta adierazpen baliabide moduan erabili behar direla konpetentzia digitalak.

Teoria badakigu. Orain, praktikara eraman behar dugu. Horretarako, 3 web orrialde aukeratu ditut eta horien azterketa egingo dut bilatzen nagoen informazioa web orrialde hauek betetzen duten ikusteko.

Aukeratu ditudanak, Lehen Hezkuntzan gehiketak eta kenketak lantzeko materiala izango da.

1.  Juegos para aprender a sumar (klikatu hemen)

Web orrialde hau irakasleentzako diseinatua dago. Ez da oso atsegina iragarki gehiegi daudelako eta nahi dugun informazioa txarto nabaritzen da. Hau kenduta, jokuak ondo desberdinduta daude.
Edukieraren aldetik, web orrialdeak eskaintzen duen informazioa interesgarriak eta baliogarriak dira umeekin lantzeko. Loturarik ez daudenez, berehala ikusten dugu informazio guztia.
Berehala ikusten dugu web orrialde hau interesatzen zaigula edo ez. Lehen esan dudan bezala, ez du etiketarik eta marrazkiak oso azkar kargatzen dira.
Amaitzeko, nork egin duen orrialdea agertzen da (informazioa baino lehenago) eta gaurko informazioa da, hau da, informazio berria dela.

2. Enlaces (klikatu hemen)

Web orrialde hau irakasleak zein ikasleak erabil dezake. Irakasleak erabiltzen badu, internet ondo erabiltzen jakin behar du, hau da, 5. mailatik aurrera dagoen ikasle batek erabil dezake.
Igota dagoen informazioa oso atsegina da (marrazkiak ditu), baina ez dago ondo antolatuta. Zaila da nahi duzuna aurkitzea.
Edukieraren aldetik, eskegita dagoen informazioa oso baliogarria da bai irakasleentzako baita ikasleentzako. Bertan, eskolan emandakoa birpasatu dezaketelako eta ariketa gehiago dituzte.
Etiketak ditu ariketetara joateko. Azkar kargatzen dira eta umeek egiteko primerakoak; marrazkiak ere arin agertzen dira.
Berehala ikusten dugu web orrialdea interesatzen zaigula, informazioa oso zehatza delako.
Egilearen izena, instituzioarena eta erakundearena goiko partean dago ondo adierazita. Gaurko informazioa da.

3. Ikasguay (klikatu hemen)

Web orrialde hau bereziki ikasleentzako da, baina ikasleak oso txikiak badira heldu baten laguntza behar du.
Informazioa eta loturak ondo antolatuta daude (irakasgaien arabera) eta gero hauen barruan, beste etiketa batzuk nahi duzuna, irakasgai horri buruz, hautatuz.
Berehala ikusten da nahi dugun informazioa den edo ez. Orokorrena, arina da, baina lotura batzuk oso motelak dira.
Marrazki gutxi agertzen dira, baina lotura asko.
Orrialdea nork egin duen ondo zehaztuta dago eta web orrialde berria da.

jueves, 2 de diciembre de 2010

"Eskola 2.0 eta arbel digitala"

"2009-10 kurtsoaren hasieran, “Eskola 2.0” programa onetsi zuten. Programa honen helburua hauxe da: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak eta DBH-ko 1. eta 2. mailak internet konexioa eta arbel digitalak edukitzea da, hau da, produktu berriei irtenbidea ematea zentroei, irakasleei … modu didaktiko batean erabiltzeko aukerarik eman gabe.
Aukera hori gabe, ezin dute objektu horiek errealitatera, hezkuntza proiektura edota berrikuntza proiektuetara egokitu. Programa hau,  prestatzen eta garatzen ari den moduan, oso zaila izango da hobekuntza ekarpenak egitea gure hezkuntza sisteman. Gainera, kasu batzuk txarrera jotzen dute.
“Eskola 2.0”-k ez du gure hezkuntza sistemako (urte askotan ezagutzen diren) arazo larriei aurre egiten edo irtenbiderik ematen. Adibidez, ez du hezkuntza modelo berri bat planteatzen gaurko gizarte digitalarentzako; irakurketa eta matematika ulerkuntza arazoak konpontzen; eskola-porrota …
Nahiz eta irakasleen formakuntza (beste batzuen artean) aipatu, ez du konponbide ekarpenik ematen, asmo onak benetakoak bihurtzeko. Gainera, pasaden mendeko planteamendu bat dauka (Atenea proiektutik kopiatuta): teknologiaz eta hauekin zentroak hornitzeaz gehiago kezkatuta dago, pedagogiaz baino.
Programa hau ez dauka zerikusirik hezkuntzarekin edo irakaskuntzarekin, ezta gaur egungo teknologia egoerarekin, baizik eta diru publikoaren gastua teknologia berrietan justifikatzeko.
Azkeneko ikuspuntuarekin, multinazionalen, editorialen … interes eta presio hau honela ulertzen da: TICak hezkuntzan sartzeko modu bat dela eta ez hezkuntza planteamendu bat.
“Eskola 2.0” programa baino lehen, zentru batzuk praktikara eraman zuten “arbel digital” proiektua. Proiektu hau ikusi eta gero, zentro honetako batzuk ondorio hau atera zuten: ikasleek emaitza berdinak daukatela teknologia edo liburuak erabilita.
Horregatik, zentro batzuk nahiz eta presio soziala eduki, ez dira “Eskola 2.0” programara gehitu, zarrastelkeri bat delako eta ez dutelako TICak errealitatera egokitzen.
Ondorio modura eta etorkizunari begira, TICak hezkuntza hobetzen dutela ezin da baieztatu, baina ez badira aprobatzen, eten digitalak sor daitezke. Beste alde batetik, zoritxarrez, ez da hezkuntza programa bat, baizik eta negozio bakar bat.
"Programas Escuela 2.0 y Pizarra Digital: un paradigma de mercantilización del sistema educativo a través de las TICs"
José Luis Murillo García

Egia da testuan azaltzen diren ideia eta argumentu guztiak; “Eskola 2.0” programak eta Arbel digitalak gauza guztiak bezala, alde onak eta alde txarrak dituztela . Baina testu osoan agertzen den ideia baten guztiz ados nago eta nire ustez, garrantzitsuena da: dena negozio bat da.
Azken finean, berdin zaie teknologia hau erabiltzen edo beste hau eskoletan. Nahi dutena erostea da eta noski: erantzunak onak badira hobeto eta eskola batetik bestera informazioa heltzen bada, hau da, eskola guztiak programa hauetaz jakinarazten badira hobe.
Hau guztia esanda, nire iritzia izango litzateke ikasleak kontutan hartzea erabaki guztietan: hezkuntza hobetuko du? Ikasleak gehiago ikasiko dute? … Eta ez empresa horrek esan dizun guztia sinestea.


martes, 16 de noviembre de 2010

Blogen aplikaizo didaktikoak

Klasean irakasleak blogek duten aplikazio didaktikoa azaldu digu. Azalpenekin hasi baino lehen, guk atera behar genituen batzuk, baina gehienok ez genekien.

Hasteko, blogak aplikazio didaktikoa hezkuntzan daukate (honen inguruan hitz egin genuen guretzako interesgarriena delako). Hauek izan ziren irakasleak esan zizkigun abantaila batzuk: aktibitatea bideratzen dute, informazioa kudeatzen dute, ikaslea sortzaile edo editorea bihurtzen da, diskurtsoa antolatzen laguntzen du ...

Hori bai: blogak komunikatzeko eta publikatzeko aplikazioa izanik, baditu ezaugarri batzuk ikasgelan erabiltzeko. Adibidez: sortzeko eta erabiltzeko errazak dira, interaktiboak dira, informazioa kronologikoki antolatzen da ...

Blog bat egiterakoan irakasleak irakasgai edo gai bat konkretuan landu nahi duenez, helburu batzuk jarri behar ditu ikasleak jarraitzeko. Hala nola: idazteko erramienta moduan erabiltzea, internet baliabide didaktiko moduan erabiltzea, talde lana bultzatzeko, sormena sustatzeko ...

Hezkuntza munduan blog desberdinak aurki ditzakegu bakoitzak bere helburuekin, ezaugarriekin eta edukiekin. Hain zuzen ere, lau blog desberdin daude eskolan:

1.      Zentroko bloga: Askotan komunitate osoaren berriak eta informazioa agertzen da. Oso egokiak dira gertakarien inguruan parte-hartzeko. Batzuetan aldizkaria osatzen dute irakasleen eta ikasleen artean.

2.      Klaseko bloga: Informazioa aurkezteko, aktibitateak blogaren inguruan antolatzeko edo osagarri moduan erabiltzen da. Irakasleek eta ikasleek osatzen joaten dira beraien ekarpenekin.

3.      Irakasleen blogak: Klase materialak publikatzeko, beste irakasleekin informazioa konpartitzeko, proiektuak aurrera eramateko ...

4.      Ikasleen blogak: Egunerokoa sortu, pertsonala edo taldekoa izan daiteke. Bertan, bakoitzaren (edo taldekako) hausnarketak,  esperientziak, bizipenak ...adieraz daitezke ...

jueves, 11 de noviembre de 2010

"Reflexión sobre la brecha digital y la educación"

"Reflexión sobre la brecha digital y la educación"
                                                                                                                         Julio Cabero Almenara
Testu honen bidez, zer diren eta zeintzuk diren eten digitalak azalduko dira. Baita ere ikusiko da, eskolak zelako erantzunak eman ditzake eten digital hauei.

Eten digitalak eragindakoagatik, sareetara sar daitezkeen pertsonek, erakundeek, gizarteek eta ezin sar daitezkeenen arteko desberdintasuna egiten du. Kaltetuak dira, informaziora, ezagutzara eta hezkuntzara TTBB-ren bidez ezin sar daitezkeenak. Ondorioz, pertsona hauek sareak eskainitako komunikazio, formazio … baten aukera ez dute. Horregatik, baztertuak eta pribatuak  daude aurrerapen ekonomiko, sozial eta giza ahalbideetatik.
Beste hitz batzuetan esanda, eten hau sarera sartzeko muga esan nahi du, baita bertan aurkitzen diren tresna desberdinak eta berak sortutako desberdintasunak ere.
Arrisku bat dago: eten digital hau pertsonen, taldeen, erakundeen eta lurraldeen banaketa eta bazterketa elementu batean ari da sortzen. Hau da, eten sozial batean sortzen dela eta ondorioz, teknologia baztertze elementu bat da eta ez barneratze soziala.
Ez dago bakarrik eten digital bat. Eten ekonomiko, politiko, generazionala, generoa, idiomatikoa, psikologikoa eta hezkuntza eta irakasle-ikasle etenak daude.
Eten ekonomiko eta politikoan banaketa oso ondo markatuta dago lurraldearen izate ekonomikoagatik. Sarearen erabilpenean, herrien eta lurraldeen banaketetan ondorio zuzenak dakar, baita klase sozial berri baten sorrera: kanporatuak.
Hau izango da joera gogorrena eten digitala zer den azaltzeko orduan. Gizarte kapitalista honetan ematen den desberdintasun sozialagatik eta ekonomikoagatik da arazoa. Eten digitala desberdintasun sozialagatik ematen denez, honi aurka jo behar dugu bestela, talde berdinari on egingo dio bakarrik.
Ondorioz, eten digitalaren eragin zuzena eten sozioekonomikoa da. Lurralde, eskualde, erakunde eta pertsonetan existitzen da.
Kontutan hartu behar dugu baita ere, eten digitala ematen dela lurralde bateko talde eta pertsona desberdinen artean. Talde pribatu baten aurrean gaude, hau da, barruko eten digitala.
Hezkuntzan, ez da orain arte arazo bat izan lurraldeetan Internet-a jartzeko. Baina kontutan hartu behar dugu umeak jasotzen duen hezkuntza oso garrantzitsua dela etorkizun batean teknologia berriak erabiltzeko.
Jarrera hau indar handia hartzen ari da eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan TIC berriak sartzeko aldaketa handiak ari dira egiten.
Eten generazionalak, gizartean gazteek dira teknologiak gehien erabiltzen dituztenak eta nola erabiltzen diren jakiten dutenak. Inpaktu handia daukate eten generazionalak, baina arazoa hau da: Tic-ak irakaskuntza-ikaskuntzan erabiltzearen ardura ez da ikasleena baizik eta irakaslearena. Azkeneko hauek, ziurtasun falta daukate erabilpen, abiadura … guztia ikasleak dutelako.
Emakumeek gure kulturan bazterketa sozial bat jasaten ari dira teknologia berrietan sartzeko. Honi, genero etena deritzo. 
Testuan azaltzen den azkenengo etena, eten psikologikoa da. Eten hau, erronka handi bat suposatzen du. Al debatetik, eskola batek baliabide desberdin batzuk eduki behar ditu ikasleen beharrizan guztiak asetzeko eta beste alde batetik, eskolako baliabideak egokitu behar dira komunikazio hartzaileen beharrizanei.
Eten guztiak ikusi eta gero galdera bat planteatzen da: Zer proposatzen du eskolak egiteko edo zein izango da eskolaren papera?
Ez da erraza eten digitalei konponbide zuzen bat ematea, barruan argumentu ekonomikok, giza-, politika- eta ekonomi-eskubideak eta eraldaketa mentala eta ideologikoa sartzen direlako.
Autoreak, konponbide batzuk ematen ditu. Hasteko, eten digitalak harreman zuzena daukatenez pertsonen egoera ekonomiko eta sozialarekin, ondo egongo legoke pertsonek sarbide egokiak edukitzea (espazioak handitzea, laguntzak ematea etxeetan teknologia jartzeko ...).
Beste alde batetik,  subjektuak (irakasleak barne) formakuntza espezifiko bat jaso behar dute, hau da, alfabetizazio digitala, teknologia ondo erabiltzen jakiteko. formakuntza honetan, aspektu instrumentuez aparte (pertsona kritikoak ez dituztelako hezten), informazioa bilatzen, ebaluatzen, egituratzen eta autoebaluatzen ere irakatsi behar diete.
Autoreak azaltzen duen hirugarren konponbidea, enpresa eta hezkuntza munduak kolaborazio handiago bat edukitzea esaten du. Honela, hezkuntza ez da mugatuta egongo teknologietan eta industriak edo enpresak eskolaren iritzia kontutan eduki behar du teknologia berriak umeentzako bereziki zuzenduak daudelako.
Azken konponketa hauxe da: boluntarioak paper garrantzitsu bat betetzen dute gizartean eta hauek kontutan hartu behar dira. Hau eginez, talde batzuetan eten digitala ezaba daiteke.

“Eten digitalak ezagutzaren bazterketa gizartean eta gizarte eta banakako bazterketa konfigurazioa eragiten dute”

Albiste hau oso interesgarria iruditu zait gaur egun gizartean, hobeto esanda mundu osoan, teknologia berriekin gertatzen ari dena ikusteko. Gainera, amaieran eskolak zer-nolako konponbideak eman ditzakeen aipatzea garrantzitsua iruditu zait guk etorkizun hurbil batean ikusi eta edukiko dugulako.
Testuan esten diren gauza batzuk banekien. Adibidez, egoera ekonomikoa oso garrantzitsua dela teknologiarekiko edota formazio egokia eduki behar dela gero irakaslea izango bazara.
Ez nekiena, izen batzuekin sailkatuak zeudela (eten ekonomikoa, politikoa, hezkuntzakoa …).
Nire ustez, eten gehienetan arrazoia dauka. Lehen esan dudan bezala, ekonomia oso garrantzitsua da bai lurralde batean zein talde txiki batean (etxean) teknologia egoteko. Gaur egun, pentsatzen dugu etxe guztietan internet dagoela, baina errealitatea ez da horrela. Oraindik, teknologia berrietan sartzen gaude eta urte batzuk pasatu behar dira gizarte guztia (heldua zein gaztea) zerbait jakitea teknologiei buruz.
Eskolak, eragin zuzena dauka etorkizuna horrela izateko, baina testuak esaten duen bezala, irakasleak ondo informatuak egon behar dira erabilera on bat edukitzeko eta haien ikasleei ondo irakasteko.
Ondorioz, eten digital hauek guztiz ezabatzea zaila ikusten dut edo behintzat denbora bat utzi behar dugu poliki-poliki guztiak desegiteko.

martes, 9 de noviembre de 2010

Testu birsartua


TEKNOLOGIA BERRIAK: TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN 
Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik? Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere. Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du. Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua. Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko. Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu. Hedabideek , orokorrean, et ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da. Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi•
interesgarria iruditu bazaizue hemen klik egin eta web orrira joango zarete.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

TTBB-en eragina gure gizartean

Teknologia berriak zer diren jakin eta gero, garrantzitsua da ere jakitea zer-nolako eraginak duten gizartean.
Gaur egungo gizartean, edozein teknologia indarrean dago: mobilak, mp4, iphone, ordenagailuak ... ateratzen dituzten objektu berri guztiak honekin zerikusia dute.

Planeta guztia harremanduta
Gizartean, onuragarriak izan dira harreman sare berriak sortu direlako, ingurukoekin komunikazio aukerak ugaritu direlako (lehen gutunen bitartez, orain tuenti, hotmail ...) ..., baina beste alde batetik,  erabilerak desegokiak izan dira pertsonen isolamendua sortu dutelako.

Ez dira eraginak sortu bakarrik gizartean baita ere gizartearen esparru batzuetan:

Teknologia hauek, lurralde guztietako kulturak zabaldu ditu eta horrek haien kulturaz jabetu gaitezke. Honetaz aparte, informazioaren kultura ere sortu egin da.
Zientziaren arloa izan da gehien aurreratu duena: informazioa trukatzeko medioa izan da adibidez.
Hezkuntza teknologiari esker, metodologia ezberdinen sorburua izan da: on-line ikastaroak, ordenagailuak klaseetan erabiltzea ... Baita ere, irakasle nahiz ikaskideekin harremanetan jartzeko aukera asko eman ditu eta klaseak ebaluatzeko metodo desberdinak egiteko.
beste alde batetik, lanak egiteko erraztasun handiak ekarri ditu (lanak egin, berregin, ezabatu, inprimatu ...) eta honekin batera, baliabide eta tresna ugari eta desberdin eskaini ditu nahi duzuna sortzeko

Baina gauza guztiak bezala, teknologia berriak alde onak eta alde txarrak dituzte. Alde onak komentatu ditugu, baina zeintzuk dira alde txarrak?


teknologien erabilera kontrolatu behar
bai klasean bai etxean

Hezkuntzaren kasuan, kalkulagailuaren erabilpena edota ordenagailuarena, norbanakoaren abilezia (kalkulu mentalak adibidez) alde batera utzi da. Bestalde, teknologiak txarto erabiltzen badira eragin negatiboak sor ditzakete pertsonengan. Kasurik nabariena, umeena da. Umeak, alde batera utzi dituzte mahaiko jolasak, marrazketa, irakurketa, lagunekin egotea ... Play Station-arekin, ordenagailuarekin eta Game Boy-arekin jolasteko. Honek esan nahi du, denbora librea pantaila baten aurrean egoten direla orduan eta orduak eta hauen bitartez, kultura bereganatzen dutela.
Teknologiak horrela erabiltzen baditugu, kontrolik gabe, ez digute gauza onik eskainiko eta azkenean, kontzientzia gabeko gizarte sumiso batetara eramango digute.

jueves, 28 de octubre de 2010

"Prometeus: la revolución de los medios"

Badaezpada, bideoaren esteka (lotura) hemen.

Hasteko esan behar da, bideoak etorkizuna "erakusten" digula. Nolakoa izango den eta zer egongo da indarrean teknologiaren inguruan.
Gai zehatz bat erakutsi nahi digu: Gizakia gauza guztiak ezagutu eta edukiko dituela internetaren bidez. Horrek esan nahi du, gaur egun ezagutzen ditugun liburuak, irrati eta telebista kateak ... desagertuko direla eta internetaren bidez ikusi, entzun, irakurriko ditugula.

Bideoak esaten duena laburbilduz, poliki-poliki informazio estatikoaren izenaz ezagutzen duguna (telebista, irratia, egunkariak ...) desagertuko direla eta internet-a izango da gure baliabide bakarra horiek ikusteko, irakurtzeko edota entzuteko (beste gauza batzuekin batera). Azkenean, enpresa gutxi batzuk izango dute kontrol guztia eta bideoaren amaieran esaten den bezala:
                                                                                             "Esperientzia errealitate berria da"

Bideoa ikusi eta gero harrituta geratu nahiz etorkizuna horrela ikustean. Gaur egun ezagutzen dugun errealitatea etorkizun batean beste definizio bat edukiko du. Horrek apurtxo bat beldurtzen dit azkenean ez dugulako jakingo zer dagoen eta ez dagoen ordenagailutik kanpo. Baina nahiz eta hau pentsatu, urte hauetan gertatutakoa kusita ez da harritzekoa etorkizun hori edukitzea.

Eskolak honen aurrean asko egin dezake, baina denbora eman behar zaio metodologia guztia aldatzeko. Egia da, aldaketak ikusten direla: arbel elektronikoak, power point-ak erabili, bideoak ikusi, portatilak ikasle bakoitzarentzat ... Gauza gehiago aldatu behar dira, baina ez da erraza izango.
Eta guk zer egin dezakegu? Ia berdina: Ikusiko ditugu aldaketa ugari emango direla urte gutxitan eta poliki-poliki horiei jarraituko diegu.