Adi! teknologia etorkizuna da eta!

jueves, 2 de diciembre de 2010

"Eskola 2.0 eta arbel digitala"

"2009-10 kurtsoaren hasieran, “Eskola 2.0” programa onetsi zuten. Programa honen helburua hauxe da: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak eta DBH-ko 1. eta 2. mailak internet konexioa eta arbel digitalak edukitzea da, hau da, produktu berriei irtenbidea ematea zentroei, irakasleei … modu didaktiko batean erabiltzeko aukerarik eman gabe.
Aukera hori gabe, ezin dute objektu horiek errealitatera, hezkuntza proiektura edota berrikuntza proiektuetara egokitu. Programa hau,  prestatzen eta garatzen ari den moduan, oso zaila izango da hobekuntza ekarpenak egitea gure hezkuntza sisteman. Gainera, kasu batzuk txarrera jotzen dute.
“Eskola 2.0”-k ez du gure hezkuntza sistemako (urte askotan ezagutzen diren) arazo larriei aurre egiten edo irtenbiderik ematen. Adibidez, ez du hezkuntza modelo berri bat planteatzen gaurko gizarte digitalarentzako; irakurketa eta matematika ulerkuntza arazoak konpontzen; eskola-porrota …
Nahiz eta irakasleen formakuntza (beste batzuen artean) aipatu, ez du konponbide ekarpenik ematen, asmo onak benetakoak bihurtzeko. Gainera, pasaden mendeko planteamendu bat dauka (Atenea proiektutik kopiatuta): teknologiaz eta hauekin zentroak hornitzeaz gehiago kezkatuta dago, pedagogiaz baino.
Programa hau ez dauka zerikusirik hezkuntzarekin edo irakaskuntzarekin, ezta gaur egungo teknologia egoerarekin, baizik eta diru publikoaren gastua teknologia berrietan justifikatzeko.
Azkeneko ikuspuntuarekin, multinazionalen, editorialen … interes eta presio hau honela ulertzen da: TICak hezkuntzan sartzeko modu bat dela eta ez hezkuntza planteamendu bat.
“Eskola 2.0” programa baino lehen, zentru batzuk praktikara eraman zuten “arbel digital” proiektua. Proiektu hau ikusi eta gero, zentro honetako batzuk ondorio hau atera zuten: ikasleek emaitza berdinak daukatela teknologia edo liburuak erabilita.
Horregatik, zentro batzuk nahiz eta presio soziala eduki, ez dira “Eskola 2.0” programara gehitu, zarrastelkeri bat delako eta ez dutelako TICak errealitatera egokitzen.
Ondorio modura eta etorkizunari begira, TICak hezkuntza hobetzen dutela ezin da baieztatu, baina ez badira aprobatzen, eten digitalak sor daitezke. Beste alde batetik, zoritxarrez, ez da hezkuntza programa bat, baizik eta negozio bakar bat.
"Programas Escuela 2.0 y Pizarra Digital: un paradigma de mercantilización del sistema educativo a través de las TICs"
José Luis Murillo García

Egia da testuan azaltzen diren ideia eta argumentu guztiak; “Eskola 2.0” programak eta Arbel digitalak gauza guztiak bezala, alde onak eta alde txarrak dituztela . Baina testu osoan agertzen den ideia baten guztiz ados nago eta nire ustez, garrantzitsuena da: dena negozio bat da.
Azken finean, berdin zaie teknologia hau erabiltzen edo beste hau eskoletan. Nahi dutena erostea da eta noski: erantzunak onak badira hobeto eta eskola batetik bestera informazioa heltzen bada, hau da, eskola guztiak programa hauetaz jakinarazten badira hobe.
Hau guztia esanda, nire iritzia izango litzateke ikasleak kontutan hartzea erabaki guztietan: hezkuntza hobetuko du? Ikasleak gehiago ikasiko dute? … Eta ez empresa horrek esan dizun guztia sinestea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario