Adi! teknologia etorkizuna da eta!

martes, 16 de noviembre de 2010

Blogen aplikaizo didaktikoak

Klasean irakasleak blogek duten aplikazio didaktikoa azaldu digu. Azalpenekin hasi baino lehen, guk atera behar genituen batzuk, baina gehienok ez genekien.

Hasteko, blogak aplikazio didaktikoa hezkuntzan daukate (honen inguruan hitz egin genuen guretzako interesgarriena delako). Hauek izan ziren irakasleak esan zizkigun abantaila batzuk: aktibitatea bideratzen dute, informazioa kudeatzen dute, ikaslea sortzaile edo editorea bihurtzen da, diskurtsoa antolatzen laguntzen du ...

Hori bai: blogak komunikatzeko eta publikatzeko aplikazioa izanik, baditu ezaugarri batzuk ikasgelan erabiltzeko. Adibidez: sortzeko eta erabiltzeko errazak dira, interaktiboak dira, informazioa kronologikoki antolatzen da ...

Blog bat egiterakoan irakasleak irakasgai edo gai bat konkretuan landu nahi duenez, helburu batzuk jarri behar ditu ikasleak jarraitzeko. Hala nola: idazteko erramienta moduan erabiltzea, internet baliabide didaktiko moduan erabiltzea, talde lana bultzatzeko, sormena sustatzeko ...

Hezkuntza munduan blog desberdinak aurki ditzakegu bakoitzak bere helburuekin, ezaugarriekin eta edukiekin. Hain zuzen ere, lau blog desberdin daude eskolan:

1.      Zentroko bloga: Askotan komunitate osoaren berriak eta informazioa agertzen da. Oso egokiak dira gertakarien inguruan parte-hartzeko. Batzuetan aldizkaria osatzen dute irakasleen eta ikasleen artean.

2.      Klaseko bloga: Informazioa aurkezteko, aktibitateak blogaren inguruan antolatzeko edo osagarri moduan erabiltzen da. Irakasleek eta ikasleek osatzen joaten dira beraien ekarpenekin.

3.      Irakasleen blogak: Klase materialak publikatzeko, beste irakasleekin informazioa konpartitzeko, proiektuak aurrera eramateko ...

4.      Ikasleen blogak: Egunerokoa sortu, pertsonala edo taldekoa izan daiteke. Bertan, bakoitzaren (edo taldekako) hausnarketak,  esperientziak, bizipenak ...adieraz daitezke ...

No hay comentarios:

Publicar un comentario