Adi! teknologia etorkizuna da eta!

jueves, 11 de noviembre de 2010

"Reflexión sobre la brecha digital y la educación"

"Reflexión sobre la brecha digital y la educación"
                                                                                                                         Julio Cabero Almenara
Testu honen bidez, zer diren eta zeintzuk diren eten digitalak azalduko dira. Baita ere ikusiko da, eskolak zelako erantzunak eman ditzake eten digital hauei.

Eten digitalak eragindakoagatik, sareetara sar daitezkeen pertsonek, erakundeek, gizarteek eta ezin sar daitezkeenen arteko desberdintasuna egiten du. Kaltetuak dira, informaziora, ezagutzara eta hezkuntzara TTBB-ren bidez ezin sar daitezkeenak. Ondorioz, pertsona hauek sareak eskainitako komunikazio, formazio … baten aukera ez dute. Horregatik, baztertuak eta pribatuak  daude aurrerapen ekonomiko, sozial eta giza ahalbideetatik.
Beste hitz batzuetan esanda, eten hau sarera sartzeko muga esan nahi du, baita bertan aurkitzen diren tresna desberdinak eta berak sortutako desberdintasunak ere.
Arrisku bat dago: eten digital hau pertsonen, taldeen, erakundeen eta lurraldeen banaketa eta bazterketa elementu batean ari da sortzen. Hau da, eten sozial batean sortzen dela eta ondorioz, teknologia baztertze elementu bat da eta ez barneratze soziala.
Ez dago bakarrik eten digital bat. Eten ekonomiko, politiko, generazionala, generoa, idiomatikoa, psikologikoa eta hezkuntza eta irakasle-ikasle etenak daude.
Eten ekonomiko eta politikoan banaketa oso ondo markatuta dago lurraldearen izate ekonomikoagatik. Sarearen erabilpenean, herrien eta lurraldeen banaketetan ondorio zuzenak dakar, baita klase sozial berri baten sorrera: kanporatuak.
Hau izango da joera gogorrena eten digitala zer den azaltzeko orduan. Gizarte kapitalista honetan ematen den desberdintasun sozialagatik eta ekonomikoagatik da arazoa. Eten digitala desberdintasun sozialagatik ematen denez, honi aurka jo behar dugu bestela, talde berdinari on egingo dio bakarrik.
Ondorioz, eten digitalaren eragin zuzena eten sozioekonomikoa da. Lurralde, eskualde, erakunde eta pertsonetan existitzen da.
Kontutan hartu behar dugu baita ere, eten digitala ematen dela lurralde bateko talde eta pertsona desberdinen artean. Talde pribatu baten aurrean gaude, hau da, barruko eten digitala.
Hezkuntzan, ez da orain arte arazo bat izan lurraldeetan Internet-a jartzeko. Baina kontutan hartu behar dugu umeak jasotzen duen hezkuntza oso garrantzitsua dela etorkizun batean teknologia berriak erabiltzeko.
Jarrera hau indar handia hartzen ari da eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan TIC berriak sartzeko aldaketa handiak ari dira egiten.
Eten generazionalak, gizartean gazteek dira teknologiak gehien erabiltzen dituztenak eta nola erabiltzen diren jakiten dutenak. Inpaktu handia daukate eten generazionalak, baina arazoa hau da: Tic-ak irakaskuntza-ikaskuntzan erabiltzearen ardura ez da ikasleena baizik eta irakaslearena. Azkeneko hauek, ziurtasun falta daukate erabilpen, abiadura … guztia ikasleak dutelako.
Emakumeek gure kulturan bazterketa sozial bat jasaten ari dira teknologia berrietan sartzeko. Honi, genero etena deritzo. 
Testuan azaltzen den azkenengo etena, eten psikologikoa da. Eten hau, erronka handi bat suposatzen du. Al debatetik, eskola batek baliabide desberdin batzuk eduki behar ditu ikasleen beharrizan guztiak asetzeko eta beste alde batetik, eskolako baliabideak egokitu behar dira komunikazio hartzaileen beharrizanei.
Eten guztiak ikusi eta gero galdera bat planteatzen da: Zer proposatzen du eskolak egiteko edo zein izango da eskolaren papera?
Ez da erraza eten digitalei konponbide zuzen bat ematea, barruan argumentu ekonomikok, giza-, politika- eta ekonomi-eskubideak eta eraldaketa mentala eta ideologikoa sartzen direlako.
Autoreak, konponbide batzuk ematen ditu. Hasteko, eten digitalak harreman zuzena daukatenez pertsonen egoera ekonomiko eta sozialarekin, ondo egongo legoke pertsonek sarbide egokiak edukitzea (espazioak handitzea, laguntzak ematea etxeetan teknologia jartzeko ...).
Beste alde batetik,  subjektuak (irakasleak barne) formakuntza espezifiko bat jaso behar dute, hau da, alfabetizazio digitala, teknologia ondo erabiltzen jakiteko. formakuntza honetan, aspektu instrumentuez aparte (pertsona kritikoak ez dituztelako hezten), informazioa bilatzen, ebaluatzen, egituratzen eta autoebaluatzen ere irakatsi behar diete.
Autoreak azaltzen duen hirugarren konponbidea, enpresa eta hezkuntza munduak kolaborazio handiago bat edukitzea esaten du. Honela, hezkuntza ez da mugatuta egongo teknologietan eta industriak edo enpresak eskolaren iritzia kontutan eduki behar du teknologia berriak umeentzako bereziki zuzenduak daudelako.
Azken konponketa hauxe da: boluntarioak paper garrantzitsu bat betetzen dute gizartean eta hauek kontutan hartu behar dira. Hau eginez, talde batzuetan eten digitala ezaba daiteke.

“Eten digitalak ezagutzaren bazterketa gizartean eta gizarte eta banakako bazterketa konfigurazioa eragiten dute”

Albiste hau oso interesgarria iruditu zait gaur egun gizartean, hobeto esanda mundu osoan, teknologia berriekin gertatzen ari dena ikusteko. Gainera, amaieran eskolak zer-nolako konponbideak eman ditzakeen aipatzea garrantzitsua iruditu zait guk etorkizun hurbil batean ikusi eta edukiko dugulako.
Testuan esten diren gauza batzuk banekien. Adibidez, egoera ekonomikoa oso garrantzitsua dela teknologiarekiko edota formazio egokia eduki behar dela gero irakaslea izango bazara.
Ez nekiena, izen batzuekin sailkatuak zeudela (eten ekonomikoa, politikoa, hezkuntzakoa …).
Nire ustez, eten gehienetan arrazoia dauka. Lehen esan dudan bezala, ekonomia oso garrantzitsua da bai lurralde batean zein talde txiki batean (etxean) teknologia egoteko. Gaur egun, pentsatzen dugu etxe guztietan internet dagoela, baina errealitatea ez da horrela. Oraindik, teknologia berrietan sartzen gaude eta urte batzuk pasatu behar dira gizarte guztia (heldua zein gaztea) zerbait jakitea teknologiei buruz.
Eskolak, eragin zuzena dauka etorkizuna horrela izateko, baina testuak esaten duen bezala, irakasleak ondo informatuak egon behar dira erabilera on bat edukitzeko eta haien ikasleei ondo irakasteko.
Ondorioz, eten digital hauek guztiz ezabatzea zaila ikusten dut edo behintzat denbora bat utzi behar dugu poliki-poliki guztiak desegiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario