Adi! teknologia etorkizuna da eta!

lunes, 20 de diciembre de 2010

Informazioaren kudeaketa: L.Hrako materiala

Kaixo lagunok!!

Konpetentzia digitalak, beste egunetan esan dudan bezala, oso garrantzitsuak dira.
Hasteko esan beharra dugu, gaitasun instrumental batzuk direla, hau da, oso ondo jakin behar dugula aparatu eta aplikazio hauek nola funtzionatzen diren. Bigarrenik, interneten informazio asko dagoenez, garrantzitsua da informazio erabilgarriena zein den aukeratzea, bilatzea eta aztertzea.

Hau guztia esanda, esan dezakegu, TTBBen bitartez komunikatzea eta adierazpen baliabide moduan erabili behar direla konpetentzia digitalak.

Teoria badakigu. Orain, praktikara eraman behar dugu. Horretarako, 3 web orrialde aukeratu ditut eta horien azterketa egingo dut bilatzen nagoen informazioa web orrialde hauek betetzen duten ikusteko.

Aukeratu ditudanak, Lehen Hezkuntzan gehiketak eta kenketak lantzeko materiala izango da.

1.  Juegos para aprender a sumar (klikatu hemen)

Web orrialde hau irakasleentzako diseinatua dago. Ez da oso atsegina iragarki gehiegi daudelako eta nahi dugun informazioa txarto nabaritzen da. Hau kenduta, jokuak ondo desberdinduta daude.
Edukieraren aldetik, web orrialdeak eskaintzen duen informazioa interesgarriak eta baliogarriak dira umeekin lantzeko. Loturarik ez daudenez, berehala ikusten dugu informazio guztia.
Berehala ikusten dugu web orrialde hau interesatzen zaigula edo ez. Lehen esan dudan bezala, ez du etiketarik eta marrazkiak oso azkar kargatzen dira.
Amaitzeko, nork egin duen orrialdea agertzen da (informazioa baino lehenago) eta gaurko informazioa da, hau da, informazio berria dela.

2. Enlaces (klikatu hemen)

Web orrialde hau irakasleak zein ikasleak erabil dezake. Irakasleak erabiltzen badu, internet ondo erabiltzen jakin behar du, hau da, 5. mailatik aurrera dagoen ikasle batek erabil dezake.
Igota dagoen informazioa oso atsegina da (marrazkiak ditu), baina ez dago ondo antolatuta. Zaila da nahi duzuna aurkitzea.
Edukieraren aldetik, eskegita dagoen informazioa oso baliogarria da bai irakasleentzako baita ikasleentzako. Bertan, eskolan emandakoa birpasatu dezaketelako eta ariketa gehiago dituzte.
Etiketak ditu ariketetara joateko. Azkar kargatzen dira eta umeek egiteko primerakoak; marrazkiak ere arin agertzen dira.
Berehala ikusten dugu web orrialdea interesatzen zaigula, informazioa oso zehatza delako.
Egilearen izena, instituzioarena eta erakundearena goiko partean dago ondo adierazita. Gaurko informazioa da.

3. Ikasguay (klikatu hemen)

Web orrialde hau bereziki ikasleentzako da, baina ikasleak oso txikiak badira heldu baten laguntza behar du.
Informazioa eta loturak ondo antolatuta daude (irakasgaien arabera) eta gero hauen barruan, beste etiketa batzuk nahi duzuna, irakasgai horri buruz, hautatuz.
Berehala ikusten da nahi dugun informazioa den edo ez. Orokorrena, arina da, baina lotura batzuk oso motelak dira.
Marrazki gutxi agertzen dira, baina lotura asko.
Orrialdea nork egin duen ondo zehaztuta dago eta web orrialde berria da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario