Adi! teknologia etorkizuna da eta!

jueves, 28 de octubre de 2010

"Prometeus: la revolución de los medios"

Badaezpada, bideoaren esteka (lotura) hemen.

Hasteko esan behar da, bideoak etorkizuna "erakusten" digula. Nolakoa izango den eta zer egongo da indarrean teknologiaren inguruan.
Gai zehatz bat erakutsi nahi digu: Gizakia gauza guztiak ezagutu eta edukiko dituela internetaren bidez. Horrek esan nahi du, gaur egun ezagutzen ditugun liburuak, irrati eta telebista kateak ... desagertuko direla eta internetaren bidez ikusi, entzun, irakurriko ditugula.

Bideoak esaten duena laburbilduz, poliki-poliki informazio estatikoaren izenaz ezagutzen duguna (telebista, irratia, egunkariak ...) desagertuko direla eta internet-a izango da gure baliabide bakarra horiek ikusteko, irakurtzeko edota entzuteko (beste gauza batzuekin batera). Azkenean, enpresa gutxi batzuk izango dute kontrol guztia eta bideoaren amaieran esaten den bezala:
                                                                                             "Esperientzia errealitate berria da"

Bideoa ikusi eta gero harrituta geratu nahiz etorkizuna horrela ikustean. Gaur egun ezagutzen dugun errealitatea etorkizun batean beste definizio bat edukiko du. Horrek apurtxo bat beldurtzen dit azkenean ez dugulako jakingo zer dagoen eta ez dagoen ordenagailutik kanpo. Baina nahiz eta hau pentsatu, urte hauetan gertatutakoa kusita ez da harritzekoa etorkizun hori edukitzea.

Eskolak honen aurrean asko egin dezake, baina denbora eman behar zaio metodologia guztia aldatzeko. Egia da, aldaketak ikusten direla: arbel elektronikoak, power point-ak erabili, bideoak ikusi, portatilak ikasle bakoitzarentzat ... Gauza gehiago aldatu behar dira, baina ez da erraza izango.
Eta guk zer egin dezakegu? Ia berdina: Ikusiko ditugu aldaketa ugari emango direla urte gutxitan eta poliki-poliki horiei jarraituko diegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario