Adi! teknologia etorkizuna da eta!

miércoles, 3 de noviembre de 2010

TTBB-en eragina gure gizartean

Teknologia berriak zer diren jakin eta gero, garrantzitsua da ere jakitea zer-nolako eraginak duten gizartean.
Gaur egungo gizartean, edozein teknologia indarrean dago: mobilak, mp4, iphone, ordenagailuak ... ateratzen dituzten objektu berri guztiak honekin zerikusia dute.

Planeta guztia harremanduta
Gizartean, onuragarriak izan dira harreman sare berriak sortu direlako, ingurukoekin komunikazio aukerak ugaritu direlako (lehen gutunen bitartez, orain tuenti, hotmail ...) ..., baina beste alde batetik,  erabilerak desegokiak izan dira pertsonen isolamendua sortu dutelako.

Ez dira eraginak sortu bakarrik gizartean baita ere gizartearen esparru batzuetan:

Teknologia hauek, lurralde guztietako kulturak zabaldu ditu eta horrek haien kulturaz jabetu gaitezke. Honetaz aparte, informazioaren kultura ere sortu egin da.
Zientziaren arloa izan da gehien aurreratu duena: informazioa trukatzeko medioa izan da adibidez.
Hezkuntza teknologiari esker, metodologia ezberdinen sorburua izan da: on-line ikastaroak, ordenagailuak klaseetan erabiltzea ... Baita ere, irakasle nahiz ikaskideekin harremanetan jartzeko aukera asko eman ditu eta klaseak ebaluatzeko metodo desberdinak egiteko.
beste alde batetik, lanak egiteko erraztasun handiak ekarri ditu (lanak egin, berregin, ezabatu, inprimatu ...) eta honekin batera, baliabide eta tresna ugari eta desberdin eskaini ditu nahi duzuna sortzeko

Baina gauza guztiak bezala, teknologia berriak alde onak eta alde txarrak dituzte. Alde onak komentatu ditugu, baina zeintzuk dira alde txarrak?


teknologien erabilera kontrolatu behar
bai klasean bai etxean

Hezkuntzaren kasuan, kalkulagailuaren erabilpena edota ordenagailuarena, norbanakoaren abilezia (kalkulu mentalak adibidez) alde batera utzi da. Bestalde, teknologiak txarto erabiltzen badira eragin negatiboak sor ditzakete pertsonengan. Kasurik nabariena, umeena da. Umeak, alde batera utzi dituzte mahaiko jolasak, marrazketa, irakurketa, lagunekin egotea ... Play Station-arekin, ordenagailuarekin eta Game Boy-arekin jolasteko. Honek esan nahi du, denbora librea pantaila baten aurrean egoten direla orduan eta orduak eta hauen bitartez, kultura bereganatzen dutela.
Teknologiak horrela erabiltzen baditugu, kontrolik gabe, ez digute gauza onik eskainiko eta azkenean, kontzientzia gabeko gizarte sumiso batetara eramango digute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario